Orioko arraunlariak 1934ko Kontxako Banderan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko ira. 1a, 09:00

Orio Arraun Elkartea 1934. urteko Kontxako Banderan. (Orio AE)

Gaur lehiatuko da Orio Kontxako Banderako estropadetan, eta beraien ibilbide luzearen omenez, orain dela 90 urte Kontxako Bandera irabazi zuten uneko argazkia doa hemen.

1934ko Kontxako Bandera irailaren 9 eta 16 bitartean jokatu zuten, eta Oriok bere bederatzigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.

Lehenengo jardunaldian, Oriok eta San Pedrok lehia estua izan zuten, baina azkenean mirotzek 3 segunduren aldearekin irabazi zuten. Bigarren jardunaldian, aldiz, San Pedrok hirugarren postua lortu zuen, Hondarribiak ere aurrea hartu baitzion. Ohorezko txanda Amaikak Bat taldeak osatu zuen. Oriok donostiarren trainerua erabili zuen bigarren jardunaldian eta San Pedrok hondarribiarrena. Kontsolazio txandan Kaiku nagusitu zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide