Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko uztaileko argazkia, Txurruka aterpetxearena da. Hain zuzen ere, uda sasoiarekin batera udalekuak hasi berriak dira, eta horregatik aukeratu da Txurrukako argazkia. 1943an, Espainiako hainbat autoritate frankistek bisitatu zuten aterpetxea. Inauguratu, berriz, urte bat beranduago egin zuten.
Vicente Martinena da argazkia, eta Gure Gipuzkoa webgunetik atera da.