Garai bateko kanpina

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Martxoan sartzearekin batera, gertu da udaberria. Egunak luzatzen hasi dira eta horrekin batera kaleetan ere mugimendu gehiago nabari da. Hain zuzen ere, Orioko kanpinak aste honetan bertan ireki ditu ateak. Horregatik, kanpinaren inguruko argazki bat hautatu da Zaharrak Berri argazki zaharren atalerako.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko martxoko argazkia, Orioko kanpin zaharrarena da. Izan ere, martxoan sartzearekin batera ireki berri dute kanpina. Argazkia zein urtetakoa den zehaztu gabe dagoen arren, bertan ikusi daitekeen bezala asko aldatu da ingurua. Hondartzako pasealekua oraindik egiteke zegoen, eta bertan ziren baita ere futbol-zelaia eta hondartza aurreko txaletak.

Karkararen artxibotik ateratakoa da argazkia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide