Ortzaikako sanmartinak

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2023ko aza. 5a, 09:20

Ortzaikako San Martin jaiak hasteko astebete baino ez da falta, eta hori kontuan izateko, auzoko jaietako argazki bat hautatu da Zaharrak Berri argazki zaharren atalerako. Herri-kirol erakustaldi batekoa.

Astebete besterik ez da falta Ortzaikako San Martin jaiak hasteko. Horregatik, Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko bigarren argazkia, Ortzaikako San Martin jaien ingurukoa da. Hain zuzen, bertako jaietan izandako herri-kirol erakustaldi batekoa da argazkia. Bertan ikusten den bezala, egurrezko harria jasotzen ari da Iñaki Oliden, haurra zela; laguntzaile, ezkerretik: Luxarbe, Tiburtzio eta Claudio Gorriya anaiak.

Iñaki Iturainen Orio: Historia argazkitan liburutik ateratako argazkia da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide