Jardunaldia antolatu du UKUEk eskualdeko enpresentzat

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea

Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, telefonoz deituta edo mezua bidalita.

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldi informatiboa antolatu du eskualdeko enpresentzat. Jardunaldi horretan gai hauei buruzko informazioa emango du:

  • Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresentzat.
  • Bonifikatutako prestakuntzaren bidez enpresek beren langileak prestatzeko dituzten aukerak. 

Jardunaldia noiz eta non

Eguna: martxoak 23

Ordua: 09:15 (iraupena 1,5 ordu)

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, telefonoz deituta edo mezua bidalita:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide