Zapatila zuriak itzuli dira! Jende askok gorroto ditu Adidasen Stan Smith klasikoak, baina niri pila bat gustatzen zaizkit. Edozein konbinazio eginda ere emaitzak izugarriak iruditzen zaizkit.
Kasu honetan, kolore neutralak konbinatu ditut: beixa, zuria eta denima. Seguruenik hurrengo sarreretan Stan Smithak dexente ikusiko dituzuela! Look honetan nire ama gaztea zeneko berokia erabili dut, eta ikusita egun horrelako txaketak erabiltzen direla inoiz baino gehiago erabiliko dut!
Benetan sentitzen dut lehenago ezer argitaratu izana, baina kontu bat eta bestea dela eta ez dut argazkiak ateratzeko tarterik bilatu. Hemendik aurrera bloga gehiagotan eguneratuko dudala prometitzen dut!
Mila esker zuen bisitengatik eta iruzkinengatik!
Abrigo / Coat: Marella
Jersey / Sweater: American Vintage
Boyfriend jeans: Zara
Bolso / Bag: Naf Naf
Zapatillas / Sneaker: Adidas Stan Smith Gafas de sol / Sunglasses:Cheap Monday