Orain dela egun batzuk amaitutzat eman da New York Fashion Show. Parisko Haute Couture, aldiz, orain dela hilabete amaitu zen. Etxe handiek, Chanel eta Diorek adibidez, zapatilak diseinatu dituzte. Izugarri gustatu zaizkit.
Gaurkoan, New Balanceko zapatilak erakutsi nahi dizkizuet. Bai, ni ere erori egin naiz. Izugarri gustatzen zait gorri-more kolore hau (konjunto honetan ikus daiteke), eta detaile urdin hauekin are eta gehiago. Erabilera anitzeko zapatak dira, edozerrekin jantzi daitezke. Konjunto honekin zerbait informalagoa erakutsi nahi nuen. Larruzko txaketa eta kamixeta sinple batekin konbinatu dut dena. Zer iruditzen zaizue?