Espadrille

Erabiltzailearen aurpegia Maria Arruti 2014ko eka. 30a, 22:49

Hilabete batzuk neramatzan ezer igo gabe, eta azkenean hemen naiz. Galtza motzak janzteko gogoa nuen aspalditik, hondartzara joateko gogoa ere, eta orain hori egin dezaket! Portugalen jantzi nuen konjuntoa erakusten dizuet gaur. 

Chanel, Valentino eta Loewe bezalako etxe handiek alpargatak diseinatu dituzte. Nik ere alpargata batzuk erosi nahi nituen, eta hauek izugarri gustatu zitzaizkidan. Konjunto honetan, beraz, alpargatak dira protagonistak. Galtza motzen estanpatua eta alpargatena ondo konbinatzen direla pentsatzen dut, hori dela eta kamiseta sinple bat janztea erabaki dut. Zer iruditzen zaizue? Eskerrik asko zuen bisitengatik eta iruzkinengatik! 



Camiseta / Shirt: Zara
Shorts: American Vintage
Alpargatas / Espadrille: Massimo Dutti
Reloj / Watch: Hugo Boss
Anillo / Ring: Tous











Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide