Datorren ikasturte honetarako hainbat irteera antolatuta ditugu. Ahots berriak behar ditugu. Solfeoa jakitea ez da beharrezkoa. Gogoa, intentzioa eta nahia elkartuz. Zahar ta gazte bat eginik. Umore ta alaitasunez, astean bitan elkartzen gara Kosta tallarrean. Astelehenetan eta ostegunetan 21,00tan.
Zer egin Salatxo kide berria izateko?
Irailaren 5an 21,00tan izango da gure ikasturte berriko lehen entsaioa. Bertaratzea nahikoa duzu, edo bestela gutako edozeini esan eta irrailaren 5an elkarrekin joango gara lasai asko. Hemendik aurrera Orioko talde bateko partaidea izango zara eta ederko antzemango duzu Gure Abesbatza familia handia bihurtu dela.