Gabonetako ekintzen balorazioa egin du Kultura eta Turismo zinegotziak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko urt. 10a, 15:11

Lourdes Salsamendi Kultura eta Turismo zinegotziak Gabonetako honako balorazioa egin du.

"Gabonak pasa dira eta urte berria hastera goaz.

Aurten ere oriotarrok Gabonak gozatzeko aukera izan dugu herriko eragileek antolatutako ekintzekin.

Musika eskolak eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertu ederrarekin berriro erakutsi digute Orion dugun musika maila ona.

Olentzero eta Mariren etorreraren ikuskizun eder batekin, Gabon gau eder bati hasiera eman genion Lera taldearen lan onari esker; beraz, eskerrik asko zuei, eta gure animoak. Beti bezala, Udalaren laguntza izango duzue orain arte bezala.

Erregeen kabalgatari esker aurten ere oriotarrok erregeak ikusteko aukera izan dugu. Egun honen antolakuntzaren arduradun nagusi orain arte Talai Mendi elkartea izan dugu; lan bikaina egin dute urte guzti hauetan. Eskerrik asko Talai Mendi elkarteari.

Hemendik aurrera beste batzuk jarraitu beharko dugu lanean, Udalaren babesarekin. Baina ziur nago lan talde on bat sortzeko gai izango garela, beste askotan ere lortu dugulako oriotarrok bat egitea herriko ohiturak mantentzeko.

Kultura Batzordetik eskerrik asko eta Urte Berri on denoi."

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide