Turismo teknikariaren eta kanpineko zuzendariaren deialdietako onartuen eta baztertuen zerrendak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko abe. 11a, 10:04

Zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira

Udalak abian ditu bi deialdi, honako bi lanpostu hauek hornitzeko:

  • Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikaria
  • Udal kanpineko zuzendaria

Deialdi horien barruan Udalak argitaratu berri ditu onartuen eta baztertuen zerrendak eta publiko egin ditu, interesatuek jakin dezaten. Zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, baina abenduaren 6tik aurrera hemen ikus daitezke:

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikaria. Onartu eta baztertuen zerrenda (PDF)

Udal kanpineko zuzendari lanpostua. Onartuen eta baztertuen zerrenda (PDF)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide