Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak, Udalari bidalitako ohar baten bidez, gomendatu du bertan behera uztea kanpoan egitekoak ziren larunbateko eskola kiroleko jarduerak.
Asteburu honetan alerta laranjan gaude, elurragatik, eta, hori dela-eta, gomendio hauek egin ditu Aldundiak:
- Gure gomendioa da naturan (mendian, itsasoan…) eta estali gabeko lekuetan garatzen diren kirol jarduerak bertan behera uztea.
- Toki itxietan garatzen diren jarduerak, aldiz, bideragarritasun-baldintzen arabera jokatuko dira.
- Gogoraraten dizuegu komeni dela zentzuz jokatzea sortu daitezkeen egoera guztietan.
Estropadarik ere ez da izango
Bestalde, Orioko Arraun Elkarteak jakinarazi du bihar jokatzekotan ziren aulki mugikorreko estropadak ere bertan behera geratu direla, arrazoi berberagatik.