Orioko Ostargi taldeak eskulanen erakusketa jarriko du kultur etxeko areto nagusian urriaren 12tik 15era.
Ostargi taldeko partaideek eskulan-tailerrak egiten dituzte urtean zehar eta, aldian behin, horien erakusketa antolatzen dute kultur etxean. Erakutsiko dituzten lanak hauek dira: bolilloak, gantxilloak, patchwork-ak, jantziak, margolanak, paperarekin egindako irudiak…
Egunak eta orduak
Erakusketa zabalik izango da ostegun, ostiral, larunbat eta igandean, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.