Haurraren garapenari buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 27a, 13:17

Hitzaldia Feli Oregi logopedian eta psikomotrizitatean adituak emango du, eta urriaren 5ean izango da.

Hitzaldia Feli Oregi logopedian eta psikomotrizitatean adituak emango du, eta urriaren 5ean izango da, 18:30ean.

Hitzaldiaren gaia haurren garapena izango da, jaiotzen direnetik zazpi urte bete arte.

Hitzaldia Haurreskolako guraso batzordeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta Salatxo aretoan izango da.

Feli Oregi hizlari

Feli Oregi Padovan metodoan prestakuntza jasotakoa da eta, horrez gain, aditua da logopedian, osteopatian, entzumena eta hizkuntzan eta psikomotrizitatean. Soraluzekoa da eta hitzaldi ugari eman ditu Euskal Herrian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide