Udalak dei egiten die herritarrei, toallitak komunetik behera ez botatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 26a, 13:52

Azken  urteotan asko ugaritu da  zapi busti horien kontsumoa eta jende askok komunetik behera  botatzen  ditu, erabili eta gero.

Azken  aldian,  gero  eta  gehiago  gertatzen  dira arazoak saneamenduko sarean, jendeak komunera botatzen dituen zapi busti edo 'toallitak' direla-eta. Zapi busti horiek, besteak beste haurrei ipurdia garbitzeko erabiltzen direnak, ezin dira komunetik behera bota, ez direlako desegiten eta elkarrekin trabatu eta atasko handiak sortzen dituztelako (ikusi argazkia).

Azken  urteotan asko ugaritu da  zapi busti horien kontsumoa eta jende askok komunetik behera  botatzen  ditu, erabili eta gero. Askotan paketetan  zapiak 'biodegradableak' direla jartzen  du; baina horrek ez du esan nahi komunera bota daitezkeenik, denbora asko behar dutelako degradatzeko eta, bitartean, arazo handia sortzen dutelako.

Orioko ur zikin guztiak ponpatu egiten ditu Udalak, gero Zarauzko araztegira bidaltzeko eta zapi busti edo 'toallita' horiek kalte handia eragiten diote ponpari.

Hori dela-eta, Udalak erabaki du dei berezia egitea herriko biztanle guztiei, horrelako zapiak ez botatzeko inoiz komuneko zulora, baizik-eta errefuxara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide