Ikastaroa udal liburutegiak antolatu du eta urrian izango da, lau egunetan.
Haur hezkuntzako haurren –0-6 urte– gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu da.
Ikastaroaren ezaugarriak
Non
Orioko udal liburutegian.
Noiz
Urriaren 16, 18, 23 eta 25ean. 17:45etik 19:45era. Guztira lau saio, bi ordukoak.
Gaiak
- Elkar entzuteko espazioa nola sortu: ohitura finkoak, erritualak, zentratzeko estrategiak…
- Liburuak nola aukeratu.
- Ipuinak nola kontatu. Nola jokatu adinaren arabera, nola irakurri ahots gora, kontu zaharrak…
Norentzat
Haur hezkuntzako haurren –0-6 urte– gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat. Gehienez, 20 lagun.
Irakaslea
Pello Añorga, idazle, ipuin-kontalari eta Mondragon unibertsitateko irakaslea.
Prezioa
Doan.
Izen-ematea
Liburutegian urriaren 9ra arte.