Kalean bildutako orbela banatuko da, konposta egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 14a, 18:11

Baratzerako konposta egin nahi duten herritarrek Udalean eman behar dute izena,

Inguruko beste herri batzuetan egiten duten bezala, Udalak kale-garbiketan bildutako orbela banatuko du baratzerako konposta egin nahi duten herritarren artean.

Orain arte hosto horiek bota egiten ziren; baina, aurrerantzean, konpostarako erabili ahal izango dira. Baratzerako konposta egin nahi duten herritarrek Udalean eman behar dute izena, telefonoz deituta (943 830 346) edo bertara azalduta. Zerrenda batean apuntatuko dira interesatu guztiak eta, ondoren, FCCko langile bat jarriko da harremanetan berekin, orbela non eta noiz utziko dioten esateko.

Udazkena laster dator eta berehala hasiko dira FCCkoak kaletik orbela biltzen eguneko garbiketa egiten dutenean. Ohiko garbiketarekin jasotzen diren hostoak izango dira eta, beraz, hostoekin batera, litekeena da bestelako zakarren bat ere tokatzea. Erabiltzaile bakoitzaren lana izango da horiek apartatzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide