Hasi da ikasturtea ludotekan eta gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 14a, 15:30

Irailaren 11n hasi zen ikasturte berria Txurrumuskik kudeatzen dituen bi udal zerbitzutan: ludotekan eta gaztelekuan.

Irailaren 11n hasi zen ikasturte berria Txurrumuskik kudeatzen dituen bi udal zerbitzutan: ludotekan eta gaztelekuan.

Ate irekiak ludotekan

Irailaren 22ra bitartean ate irekiak izango dira ludotekan, interesa dutenek bertatik bertara ezagutu dezaten lokala eta ematen duen zerbitzua. Aurtengo ikasturterako izena eman nahi dutenek ludotekan bertan jasoko dute informazioa.

Astean hiru egun finkotan joateko aukera izango du izena ematen duen haurrak: astelehenetan eta norberak aukeratutako beste bi egunetan.

Ludotekaren ikasturteko prezioak

  • 45€ ikasturte osoa
  • 30€ urtarriletik aurrera
  • 15€ apiriletik aurrera

Ludotekan, gainera, berritu egin dira material batzuk eta hobekuntzak egin dira, baita ere, programazioan. Informazio gehiago jasotzeko, bertara joatea onena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide