Eguraldi txarra dela eta haurrentzako puzgarriak frontoian izango dira asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 4a, 14:03

Horrez gain, 19:00etarako pentsaturik zegoen apar festa ez da egingo eguraldi txarragatik.

Datorren asteazkenean, irailak 6, haurrentzako puzgarriak ikastola aurreko plazan izatea aurreikusirik zegoen baina eguraldi txarra emanda dagoenez frontoian izango dira egun osoan. Ekitaldi hau udako programaren barruan antolatu du Udalak.

Ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez, 11:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Horrez gain, 19:00etarako pentsaturik zegoen apar festa ez da antolatuko eguraldi txarragatik. Beste data batean antolatuko da eguraldiak gehixeago laguntzen duenean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide