Udako programaren barruan uretako puzgarriak eta jolasak zeuden aurreikusita arranplan larunbat honetarako, abuztuak 26; baina jarduera hori bertan behera geratu da, eguraldi eskasa aurreikusten delako eta marea ere ez datorrelako oso ondo. Horrez gain, kontuan hartuta Arkupek antolatutako Stock Azokan ere izango direla haurrentzako jolas eta puzgarriak, Udalak erabaki du uretakoa beste egun batean egitea.
Azkenean noiz egingo den ez dago oraindik erabakita; baina webgunean jakinaraziko dugu garaiz.