Udalak deialdia egin du, udal kanpineko zuzendari plaza betetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Orioko kanpina. (Orioko kanpina)

Izena emateko epea, irailaren 1etik 20ra bitartean.

Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen udal kanpineko zuzendariaren plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.

Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Udal kanpineko zuzendariaren plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren oinarriak (PDF)

Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea korritzen. Udalak aurreikusten du abuztuan publikatuko dela iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean eta, kontuan hartuta abuztua hilabete baliogabetzat hartu duela Udalak, izena emateko epea hau izango litzateke: irailaren 1etik 20ra, biak barne.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide