Udalak deialdia egin du, Gizarte Zerbi­tzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza betetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 20a, 17:40

Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak lanpostuaren deialdia.

Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Gizarte Zerbi­tzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.

Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Gizarte Zerbi­tzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren oinarriak (PDF)

Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea korritzen. Udalak webgune honetan bertan jakinaraziko du noiz irekitzen den epea eta noiz den izena emateko azken eguna. Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko epeari dagokionez, abuztua hilabete baliogabetzat hartuko da ondorio guztietarako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide