Txanka-hondartza bideko autopista azpiko pasabidean argiak jarriko ditu Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Aldundia hasita dago argiak jartzen dagoeneko eta datorren astean bukatuko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak argiak jarriko ditu, Udalak eskatuta, Txanka-hondartzako bidean dagoen autobide azpiko pasabidean.

Udalak aspaldi eskatu zion Foru Aldundiari argi horiek jartzea, toki iluna geratzen delako eta gero eta jende gehiago pasatzen delako hortik.

Aldundia hasita dago argiak jartzen dagoeneko eta datorren astean bukatuko du, dena normal joanda. Argiak jartzeko gastuak Foru Aldundiak hartuko ditu bere gain, osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide