Oinezkoentzako pasabide altxatuak egingo ditu Udalak Muntoko aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 15a, 15:23

Muntoko aparkalekuan lurra altxatzen hasi dira. (Orioko Udala)

Datorren astebururako asfaltatuta egotea espero du Udalak; baina ez dio denborarik emango lurra pintatzeko.

Udala hasita dago dagoeneko pasabide altxatu horiek egiten, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.

Muntoko aparkalekuan egingo ditu obrak eta, guztira, 10.300 euroko aurrekontua daukate. Hamar bat egunetan bukatuko dira lanak.

Uzkue SL empresa ari da lanak egiten.

Datorren astebururako asfaltatuta egotea espero du Udalak; baina ez dio denborarik emango lurra pintatzeko. Hori dela-eta herritarrei eskatzen die arretaz eta kontuz ibiltzeko. Pintaketa-lanak datorren astean egingo dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide