Ekainaren 2tik 4ra bitartean 5. Garagardo Azoka dela-eta, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Ostiral eguerdian Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:
Ostiralean 14:00etatik asteleheneko 08:00ak bitartean herrira sartzeko moilatik izango da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Garagardo Azoka gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:
• Autopista azpiko aparkalekuan.
• Ubegun poligonoan.
• Arraunetxera doan errepidean.
• Arozenako aparkalekua.