Datorren larunbatean, ekainak 3, Mandalarak antolatutako hitzaldia izango da Arraunetxen, 16:30ean hasita.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta hau da izenburua: 'La muerte desde la mirada del niño'. Hizlaria Jose Mari Sarasola Izeta izango da. Bertan azalduko du, batetik, nola landu heriotzaren gaia haurrekin eta, bestetik, nola jokatu haurdunaldian edo jaio ondoren hiltzen diren haurren kasuan.
Hitzaldi irekia da eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.