Hiru jarduera nagusi izango dira: Uda Txokoa (2014an jaiotako haurrentzat), Udaleku Irekiak (HH3tik LH6ra arteko haurrentzat) eta Gazte Abenturak (LH3tik LH6ra artekoentzat).
Uda Txokoa
HH2ko haurrentzat antolatzen du Txurrumuskik Uda Txokoa. Uztailean izaten da honako ordutegian: 09:00-10:00etatatik 12:30-13:00etara, astelehenetik ostiralera.
Ikastolan egiten da, haurrentzat egokitutako gela batean, eta jarduera ludiko-hezitzailea du.
Uda Txokoaren prezioa 85 eurokoa da.
Udaleku Irekiak
Udaleku Irekiak ere uztailean izango dira, astelehenetik ostiralera, Uda Txokoaren ordutegi berean (09:00-10:00etik 12:30-13:00etara).
Udaleku Irekietan aurten parte hartzen duten haur txikienak 2013. urtean jaioak izango dira eta parte hartzeko gehienezko adina 12 urtekoa da.
Udaleku Irekien prezioa 80 eurokoa da.
Gazte Abenturak
Abuztuaren 1etik 11ra bitartean egingo da jarduera hau. LH3tik LH6ra bitarteko gaztetxoentzat da. Astelehenetik ostiralera izango da jarduera. Gaztetxoak eta begiraleak goizeko 09:00etan bilduko dira Orioko ikastolan eta, hortik aurrera abenturazko ekintza ugari egingo dituzte: bizikleta martxak, jolasak, kirolak, irteerak, egun-pasak, igerilekuetara irteerak, mendi martxak, espeleologia tailerra...
Jarduerari bukaera emateko, hiru eguneko elkarbizitza egingo dute aterpetxe batean, abuztuaren 7, 8 eta 9an.
Gazte Abenturen prezioa 105 eurokoa da.
Izen-ematea
Maiatzaren 17 eta 18an eman behar da izena, Orioko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Izena emateko, honako agiriak ekarri behar dira:
- Txurrumuskik Laboral Kutxan duen kontu korrontean (3035 0182 18 1820021770), dagokion jardueraren diru-sarrera egin eta ordainketaren agiria aurkeztu behar da izena emateko momentuan. Kontzeptuan haurraren izen-abizenak argi jarri behar dira.
- Izen-emate orria ongi beteta eta beharrezkoa den informazio guztia jarrita (orriak guztien eskura daude ikastetxeetan, kultur etxean, ludotekan eta gaztelekuan).
- Osasun txartelaren kopia.
Beharrezkoa da izena emateko pauso guztiak eta datak errespetatzea. Bestela izen-ematea ez da onartuko.