Datorren maiatzaren 2an, asteartearekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.
Izena emateko epea maiatzaren 2tik 12ra, biak barne
Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren maiatzaren 2an zabalduko da eta irekita egongo da maiatzaren 12a arte.
Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.
Orain matrikulatzen diren haurrak irailetik aurrera hasiko dira haurreskolan.
Plaza hutsak
Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.
Informazio gehiago
Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.