Iñaki Perurena harrijasotzaile leitzarrak kontakizuna eta erakustaldia egingo du kultur etxean ostegunean, 19:30ean hasita.
Harria metafora gisa
Iñaki Perurenak bide luzea egin du harrijasotzaile gisa eta bide horren inguruko gogoeta prestatu du, jendaurrean azaltzeko nolako harremana izan duen harriarekin: zer eman dion, nola bizi duen harriarekiko harremana… Poesiatik asko duen gogoeta egin du Perurenak, harria metafora bihurtuta, eta herriz herri konpartitu nahi du orain. Dagoeneko egin du saioren bat edo beste; baina hasi berria da emankizun honekin eta Oriokoa izango da aurrenekoetako bat. Egingo duen kontakizunaz gain, harriak ere ekarriko ditu eta erakustaldia egingo du.
Udaleko Kultura batzordeak antolatu du emanaldia, eta Korrika Kulturalaren programan sartuta dago.