Sanikolasak

Trafiko aldaketak izango dira San Nikolas jaiak direla-eta

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Datorren astean izango dira San Nikolas jaiak eta, hori dela-eta, abenduaren 5etik 11ra bitartean, zenbait aldaketa izango dira ibilgailuen zirkulazioari dagozkionak.

Asteburuetan egiten den bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik bideratuko da.

Astelehenean, abenduak 5, 18:00etan itxiko da plaza, eta itxita egongo da ostiral goizeko 09:00ak arte.

Larunbatean, abenduak 10, 08:00etan itxiko da plaza eta hala egongo da igandeko 20:00ak bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide