Bisiguaren Festa

Trafiko aldaketak asteburuan, Bisiguaren festa dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko uzt. 14a, 07:59

Datorren asteburuan, uztailaren 14tik 17a, Orioko Udalak antolatuta, Bisiguaren Festa ospatuko da eta, horrekin batera, KAE-1 ligako traineru estropadak jokatuko dira.

 

Hori dela-eta, honako aldaketak izango dira ibilgailuen trafikoari dagozkionak:

  • Astebururo bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik desbideratuko da. Ostegunean itxiko da plaza, arratsaldeko 14:00etan, eta itxita egongo da igandeko 20:00ak bitartean.

Barkatu eragozpenak

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide