Udalbatzarrak 2015-2019

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du astelehenean, ekainak 27

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko eka. 27a, 08:07

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 18:00etan hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Udalaren 2015eko aurrekontuaren Kontu Nagusia.

2. Onartzea, egoki bada, izaera urbanoko ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaizkion karga-tasen aldaketa, ondorioak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituena.

3. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko zarata-mapa.

4. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Zaragueta Herri Eskolako guraso batzordearen arteko lankidetza-hitzarmena eta alkateari ahalmena ematea hitzarmen hori sinatzeko

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide