Kilometroak 2014 ospatzeko herri bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola 2014ko aza. 20a, 14:38

Urte osoan egindako lan bikainaren ondoren, lanean ibili zareten guztiontzat irekita, azken bazkari bat egingo da.

Ardura eta lanak atzean utzi eta giro ederrean elkarrekin egun eder bat pasatzea da asmoa. Erria Txikota! agur bazkaria egingo da azaroaren 29an, larunbatean, Agina-Errasti sagardotegian. Izen ematea Ikastolako idazkaritzan egingo da eta 25 euro ordaindu beharko dira. Joan etorriko autobus zerbitzua ere izango da.

Noiz: Azaroak 29, larunbata
Non: Agina-Errasti sagardotegian
Prezioa: 25 euro
Izen ematea: Ikastolako idazkaritzan

Hilabete pasa da KMK eguna ospatu genuenetik.Atseden hartu ondoren,egindako lana ospatzeko unea da! Animatu eta Erria Txikota Txotx!

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide