atzo, martxoaren 4an, udaletxeko ezohiko plenoan eta honen ondoren gertatutakoari buruzko komunikatu zabala izango da laster blog honetan.
ala ere, argi utzi nahi dugu ahalik eta azkarren, OKK gazte asanbladako kide den inork ez duela orion udaltzainik agreditu, ez baita hori gertatu zena.
udaltzainen deklarazioen zain gaude, eta udaletxeko kamarak ere gure alde asko esan dezake, gu kritikatzen ari direnak ez bait ziren bertan izan.
laster azalduko dugu bertan gertatu zena, eta gure ekintzen arrazoiak. bitartean, bertan ez zirenei jakin gabe ez hitzegiteko eskatzen diegu, hitz horiek oso kaltegarriak izan bait daitezke.
bukatzeko, ostegunean 20:30etan kontzentrazioa izango da plazan orioko egungo egoera politikoa eta plenoak eraginda jasan behar izan genuena (eta ari garena) salatzeko.
mikel aranzabal
(OKK gazte asanbladako kanpo harremanen arduraduna)
OHARRA: idatzi hau mikel aranzabalek egina da, OKK gazte asanbladan onartua izan gabe. OKK gazte asanbladaren komunikatua gaur arratsaldean osatzea espero da. mila esker.