Joan den asteburuan Kamel Ziani Orioko Atletismo Taldeko Martin Iriondo korrikalariak, 20 urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zuen Gavan (Herrialde Katalanak). Bost mila metroko lasterketan parte hartu zuen Iriondok eta 10. postuan sailkatu zen. Lasterketa oso taktikoa izan zen. Irabazlea lasterketaren hasieratik alde eginda ibili zen, eta gainontzeko guztiak taldetxoan sartuta joan ziren, helmugarako 1.500 metro falta ziren arte. Azken txanpan taldean zihoazen korrikalariek beren onena eman zuten, eta azken momentura arte borrokatu zuen Martin Iriondok. 14:45 denbora eginda, 10.garren postuan amaitu zuen lasterketa oriotarrak.
Bestalde, asteburu honetan Pista Estaliko 20 urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatuko da Salamancan (Espainia), eta bertan parte hartuko dute Martin Iriondok (3.000 metrotan), Xabat Elotzak (1.500) eta Sunhai Uhegunek (800 metrotan). Orioko atletismo taldetik zorterik hoberena opa diegu korrikalariei.