Telefonoarekin arazoak dituzte Ahalduntze Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Saregile Orioko emakumeon* etxea

Ahalduntze Eskolan atzotik arazoak dituzte deiak egiteko eta jasotzeko. Telefono konpainiaren kontua dela diote, eta ez dakitela noiz konponduko dieten. Beraz, beraiekin harremanetan jartzeko Whatsapp mezuak edo deiak erabiltzeko eskatu dute, edota posta elektronikoa. Horrez gain, gaur arratsaldean Kultur Etxeko bulegoan izango direla gogorarazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide