'Moio' liburuaren aurkezpena

Kattalin Miner 'Moio' liburua eskuetan duela. (Goiena.eus)

Kattalin Minerrek 'Moio' liburua aurkeztuko du asteazkenean Orioko Kultur Etxean. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik Ahalduntze Eskolan.

Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren Aimar Elosegi Ansa Moio-ren heriotzean. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian. Urteak igaro ahala, ordea, zer gertatu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Kattalin Minerrek. Aimarren bizitza eta heriotzaren erretratu eta memoria osatzeaz gain, pertsona transexualek gainditu beharreko oztopo ikusgarri zein ikusezinak marrazten dira, gure gizartearen transfobia aitortu zein aitortu gabeak, azken batean. Erreportaje bizi, zintzo eta sakona eskaintzen zaigu, hortaz, guztioi zer pentsatua eman beharko ligukeena.

Kattalin Miner datorren asteazkenean izango dugu Kultur Etxean bere bizipen eta ikuspegia gurekin partekatzeko. Aurkezpenera etortzera gonbidatzen zaituztegu!
Izen ematea Ahalduntze Eskolaren telefono zenbakian (623178553) edo e-mail bitartez (ahalduntzeeskola@orio.eus) egin daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide