Pasa den larunbatean Legazpin jokatu zuten eskubaloiko infantil neskek 5.jardunaldia. Eguna arazoekin hasi zen taldearentzat, bidaia luze bat zuten aurretik eta horri, taldekide bat –atezaina– gaixotzea gehitu zitaion.
Erronka bat zuten aurretik. Hasiera nahastu xamarra izan zen, erasoa ez zen erraza, Legazpiko taldeak gogor defendatzen baitzuen eta ohiko atezain gabe jokatzeak urduritasuna eman baitzien defentsan. Partidua aurrera joan ahala taldea ongi finkatzen joan zen aurrean eta atzean, eroso jolastuz. Taldeak berriz ere irudi ona eman zuen, atzean sendo lan eginez, talde bezala jokatuz. Emaitza poliki-poliki alde jarri zen eta amaiera arte eutsi genion. Azken emaitza 12-20 izan zen.
Aste honetan, aurkari gogorra izango dute ere, Zarauzko Aiala A taldea, sailkapenean lehenengo postuetan dagoen taldea. Polita izango da bi taldeak aurrez aurre ikustea, igande honetan, azaroak 20 Karela kiroldegian.