Larunbatean Eibar A taldearen aurka jokatutako partiduan, Orioko neskek oso partidu serioa jokatu zuten. Aurkaria ezezaguna zen berentzat eta hasieratik gogor hasi ziren lanean.
Hasiera nahiko berdindua izan zen, baina defentsan egindako lan bikainaren ondorioz aurrea hartzea lortu zuten. Poliki-poliki abantaila handituz joan ziren eta amaierako emaitza 10-33 izan zen.
Taldea egindako lanarekin oso gustura agertu ziren eta lanean jarraitzeko gogoz. Aste honetan Orion jokatuko dute, larunbat goizean, Oñatiko Aloña Bren aurka.