Guk, EAE-ANV udal taldeak, 2008ko Udalaren Aurrekontu Orokorrak ez onartzea bozkatu dugu. Hona gure arrazoiak:
• Gaur egungo udalaren osaketa ugaria kontuan hartuta, ez dugu behar bezainbeste denborarik izan taxuzko aurrekontuak egiteko, hau da denon artean osatutako ekitaldi ekonomiko bat isladatzeko denborarik ez dugu izan, eta honek ekarri dezakeena zera da: aurreko urteetan gertatutako kreditu aldaketa izugarri horiek ohitura bihurtzea. Gainera argi ikusten da betiko irizpideak bakarrik azaltzen zaizkigula aurrekontu hauetan ere, eta herriko hainbat esparru ez dira azaldu ere egiten, existituko ez balira bezalaxe.
• Aurrekontuan 2.000.000 euroko sarrera aurreikusten da futbol zelaiko aparkalekuen salmentaren ondorioz. Bere garaian, herriak firma bilketaz eta hainbat ekitaldi ezberdinez salmenta hauen ezadostasuna erakutsi zuen. Hau dena kontutan hartu behar dela deritzogu, herrian aparkatzeko dagoen arazoa ikusita, garaje hauek era pribatuan saltzea hanka sartze handi bat dela uste dugu. Zer esanik ez, jadanik, aurrekontuetan finantziazio iturri handi modura ikustea ere, zati handi bat kili-kolo jarri lezake eta.
• Dieta gastuak gehiegizkoak direla iruditzen zaigu.
• Etxebizitzaren arazoa aztertzeko borondaterik ez da agertzen.
• Orioko plaza aldizkaria argitaratzearekin ez gaude ados. Ditugun bi aldizkariak bultzatu behar ditugu, herriko eta inguruetako informazioa ezin hobeto iristen baizaigu hauen bidez.