EAE-ANVren jarduera etetea erabaki du Audientzia Nazionalak

Otsailaren 5. Egun krudela.

EAE-ANVren eta EHAKren jarduera politikoa 3 urtez etetea erabaki du Espainiako Audientzia Nazionak: ekintza publiko guztiak galaraziz eta Madrilgo Hauteskundeetan parte hartzeko debekua ezarriz. Horrez gain, EAE-ANVko 3 militanteei egozpen penala inposatu die.

Erabaki judizial horrek Euskal Herrian dagoen gatazka areagotu besterik ez du egiten. Jardueren etetea une politiko gordin batean eman da. PSOEk politikoki bultzatzen duen ekimena da eta epaileek jantzi juridikoa ematen diote. Erabaki horren garrantziaz eta larritasunaz jabetu behar dugu. Hori justu gertatzen da gatazkaren konponbiderako alternatiba politiko bat mahai gainean dugunean: Marko Demokratikoaren alternatiba.

Azken gertaera eta erabakiekin, herri honen independentzia nahia zapuztu nahi dute. Baina, ez gaituzte ixilduko. Ez horixe! Gure herria nazioa bat da eta estatu independiente izateko erabakitzeko eskubidea du.  Gure eskubideen aldeko aldarrikapena egiteko garaia da!

EUSKAL HERRIA AURRERA, DENOK KALERA!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide