Atzo iluntzean Guardia Zibilak bi oriotar atxilotu zituen Gartzon epailaren aginduz. Atxilotuei leporatzen dien arrazoia: ETAri "iraultza zerga" borondatez ordaintzea.
Beste behin, Euskal Herriko arazoak politikoki konpondu beharrean bide errepresiboa eta montai polizien bitartez bideratzen dira. ERREPRESIOA EZ DA BIDEA, ATXILOTUAK ASKATU!!
Egoerari buruzko gogoeta egiteko eta salaketa azaltzeko, gaur, ekainaren 11n, arratsaldeko 20:00etan, Herriko Plazan batzarra eta kontzentrazioa egingo da. Oriotar guztiei luzatzen diegu deialdia.