2026ko traineru denboraldiaren egutegi zirriborroa prest dute antolatzaileek. Okerrik ezean, Euskotren Ligako traineruek Zarautzen amaituko dute liga, guztira 17 estropada jokatuta, abuztuaren 23an; eta Eusko Label Ligakoek, berriz, Portugaleten, beti bezala, 21. jardunaldian, El Corte Ingles bandera jokatuta. Irailaren 20an izango da hori.
Orioko estropadek ere badute data: uztailaren 12a, igandearekin.
Bi ligak, berriz, badirudi Madrilen hasiko direla oraingoan, ekainaren 28an, igandearekin. Zehazki, Buitrago de Loyozan.
Egutegia, ofizialki, martxo aldera aurkeztuko dute.