2016-10-22, Isfahan-Iran

Erabiltzailearen aurpegia Orio arraunean

2016-10-22. Isfahan-Iran (Joxe Mari Olasagasti)

Aia-Orio Guka aldizkariko martxoko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Joxe Mari Olasagasti da argazkiaren eta testuaren egilea.

Isfahan hiri zoragarriko plaza nagusian gaude. Jende ugari dabil aurrera eta atzera, baina beste asko belardi zabaletan etzanda eta banku publikoetan eserita daude. Horietako batean, emakume bat dago bakarrik, lasai-lasai. Bere aurpegiak atentzioa deitu dit.

Iran, zirujau plastikoen paradisua omen. Munduko errinoplastia tasarik handiena du biztanleko, eta ebakuntza hori egiten dutenen lautik hiru emakumeak dira. Paradisuaren adibide, emakume hau.

Berari argazkia ateratzen utziko al didan eskatu diot eta, nire sorpresarako, "bai" esan dit, ateratzeko, inongo eragozpenik gabe. Bada, hementxe, erretratua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide