Atzo goizean jokatu zuten Hego Amerikako arraun txapelketako jardunaldia Asuncionen (Paraguay, Hego Amerika), eta bertan izan zen Orio Arraunketa Elkarteko Leandro Salvagno arraunlaria, selekzio uruguaitarra ordezkatzen.
Absolutu mailako skull laukoan lehiatu zen Orioko bizilaguna, eta baita garaipena lortu ere. Izan ere, Uruguayko taldeak lehen postua eskuratu zuen 5:50;51 markarekin. Atzetik geratu ziren Argentina (5:54;99), Txile (5:59;51), Brasil eta Paraguai.