Orio eta Donostiako Estropadak (1)

Erabiltzailearen aurpegia Orio arraunean

Sailkatze estropadei dagokienez, honakoak dira Orioko bi traineruen datuak.

Orio eta Donostiako Estropadak. Sailkatze estropadei dagokienez, honakoak dira Orio Arraunketa Elkartearen bi traineruen datuak:

GIZONAK:

1972an jokatu zen aurrenekoa.

2024. urtekoa Orioren 48. aldia izango da.

47 aldiz hartu dute parte, eta 43 alditan sailkatu dira.

Kanporatutako urteak, lau izan dira: (1985-1990-2011-2012)

EMAKUMEAK:

2008an  jokatu zen aurrenekoa.

2024. urtekoa Orioren 15. aldia izango da.

Hamalau aldiz hartu dute parte, eta 10 alditan sailkatu dira.

Kanporatutako urteak, lau: (2010-2011-2012-2013)

Animo eta ez etsi!

Aupa Orio!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide