2024ko Orio Arraunketa Elkartearen errealitatea

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2024ko abu. 16a, 08:37

Orio AEko emakumeen trainerua, estropada baten erdian. (Aitor Arrizabalaga)

Arraun elkarteen lana, arraunlarien formakuntza, harrobikoak, propioak, ez propioak… gai honi buruzko eztabaida areagotu zaigu egun hauetan. Maiz, jarduten gara han eta hemen gai honetaz, bainan elkarteen gaur egungo jardueraren datu zehatzak ezagutu gabe. Hemen, 2024ko Orio AEren arraunlari kopuru datuak adierazten dira, oriotarren jarduerari, egiazko datuak eransteko asmoz. Hemendik aurrera, norberak aterako ditu dagozkion konklusioak.

- Orio AE 2024. Arraunlari kopurua:
 
Orio AE harrobia: Infantilak, Kadeteak, Jubenilak (Kimu/Alebinak kontuan hartu gabe):
*) 80 etxeko-harrobiko arraunlari erabili ditu aulki mugikorreko txapelketa nagusietan.
 
Orio AE / Orio Orialki 3 traineruak:
*) 60 arraunlari: (33 etxeko-harrobikoak, 5 propiok; 22 ez propioak)
 
Beraz, arraunlariak guztira 2024an:
*) Orio AEk 140 arraunlari mugitzen ari da denboraldian zehar txapelketa eta liga ofizialetan eta horietatik, 113 etxeko-harrobiko arraunlari.
 
- Ohartxoa:
Orio AE arraun konpetizioan (olinpikoan eta tostakoan) dabilen beste hainbat elkarte-herri-hiritaz adibidetxo batzuk, biztanleria kontuan hartuz: ORIO: (6.000 biztanle gaur egun) / Sevilla: (680.000) / Banyoles (20.000) / Donostia (189.000) / Hondarribia (17.000) / Bermeo (17.000) / Boiro (19.000) / Kaiku-Sestao (27.000) / Tolosa (20.000) / Errenteria (40.000) / Moaña ( 19.400) / Lekeitio (7.300) / Ondarroa (8.400) / Bueu (12.000) / Pasaia (16.200) / Getaria (2.900) / Zierbena (1.500)…
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide