Asteburu honetan Donostian jokatu den txapelketan, guztia berria izan da Orio AEko emakumezkoen traineruarentzat. Batetik, lehenengo aldia zuen FERek antolaturiko txapelketan parte hartzen zuena, eta bestetik, bi jardunalditara eta estropadak lau luze eta hiru ziabotara jokatu beharra.
Larunbatean beraien txanda irabaziz, igandeko finalerako txartela lortu zuten. Final nagusian bigarren izan ziren, zilarrezko domina lortuz, Arraun Lagunak taldearen atzetik eta Donostiarra eta Astilleron aurretik.
Hauexek bi jardunaldietan Orio AE ordezkatu duten arraunlariak:
Mireia Uranga; Vicky Piñeiro; Ohiane Iraola; Ane Arruti; Eider Barba; Ainhoa Etxenike; Amaia Arregi; Alaine Bereziartua; Claudia Armora; Itxaso Azkonobieta; Udane Hoyos; Nagore Iturralde; Edith Uranga; Andrea Oubiña; Amaia Galdos; Nagore Urdapilleta; Nahia Badiola; Maider Etxaniz (Patroia) / Entrenatzailea: Patxi Francés / Prestatzaile fisikoa: Rafa Gonzalez Txabarri.
Aupa Orio!!