Larunbatean jokatu zen Euskadiko Aulki mugikorreko Txapelketa Legution (Araba). Orio Arraunketa Elkarteak hogeita zazpi ontzi eraman zituen hitzordura, eta beste behin, emaitza bikainekin etxeratu ziren mirotzak. Hamahiru domina metatu zituzten guztira. Zazpi txapelketa, zilarrezko lau domina eta brontzezko bi domina.
Gipuzkoako Txapelketak emaitza onak lortuz burutuak zituzten, orain Euskadikoak bikain bukatu dituzte eta batzuk ekainaren 21-22-23an Sevillan eta besteak uztailaren 5-6-7an Banyolesen izango dituzte maila handieneko Txapelketak.
Aupa Orio !!