Ostiralean egin zen Orio Arraunketa Elkartearen ohiko batzar nagusia, Arraunetxen, 70 bazkideren aurrean. 18:30ean hasi zen batzarra, eta 20:00etan amaitu.
Deialdiko puntu guztiak jorratu zituzten: Azken akta irakurri eta onartu zen; kirol arloan, 2023an eginikoa azaldu zen; ondoren, datozen lau urteetan jorratu nahi den proiektua azaldu zuten; ekonomia arloan, 2023ko balantzea aurkeztu zuten, negatiboa izan da, ekonomikoki urte oso gogorra izan delako elkartearentzat; 2024ko aurrekontua azaldu zuten, eta esan zuten aurrekontu horrekin aurre egingo diotela iazko zuloari; azkenik, arlo desberdinetako eskari-galderak jorratu zituzten.